Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Argazki taldeak antolatuta, V. Argazki Rallya egingo dute igandean, goizeko 09:30ean hasita Memoria txarteldun kamera digitala edo telefono mugikorra duen edonork har dezake parte baina 14 urtetik beherakoen sailkapenik ez da egingo. Partaide bakoitzak bere memoria txartela erabat hutsik eraman beharko du. Antolakuntzak bost gai proposatuko ditu eta egunean bertan jakinaraziko dira. Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da ekainaren 24a baino lehen, zestoa.argazki@gmail.com helbidean edo egunean bertan, Gurutze jubilatuen tabernan goizeko 09:00etatik 09:30era. Parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira
Parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute jubilatuen tabernan eta rallya eguerdiko 13:00ean amaituko da. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira eta argazkiak ezin izango dira manipulatu. Sari banaketa uztailaren 13an egingo da.
SARIAK