Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren ekainaren 17an izango da Zestoako XXI. Ibilaldi Neurtua. Agiro mendi klubak antolatzen du urtero egitasmoa, Zestoako Udala eta Ekainberriren laguntzarekin.
Bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea, 29 kilometrokoa (irteera 7:00etan) , eta motza, 19 kilometrokoa (irteera 8:00etan). Parte hartu nahi dutenek ekainaren 14a baino lehen eman beharko dute izena www.herrikrosa.eus atarian, hamabost euro ordainduta. Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko duela jakinarazi dute antolatzaileek.