Albisteak
[ARGAZKIAK] Gogotsu ari dira ospatzen asentzioak Endoian
— 2023-05-21Joan den ostegunean hasi ziren Endoiako Asentzioak. Eguraldia lagun, giro ezin hobea nagusitzen ari da auzoan. Atzo, larunbata, Itziarko Andutz dantza taldeko kideek saioa eskaini zuten, eta ondoren, umeentzako jolasak izan ziren. Erromeriarekin eman zioten amaiera egunari.
Gaur, igandea, meza izan da goizean eta pintxo dastaketa egin dute gero. Eguerdian harri jasotzaileak izan dira, eta arratsaldean festei amaiera emateko herri kirol saioa izango da, 17:30ean hasita.
Hemen atzo hartutako irudiak:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide