Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako zaintza ekosistema aurkeztuko dute bihar, hilak 9, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. Adineko pertsonen inguruko azterketa bat egin du Udalak, herriko zein kanpoko beste eragile batzuekin batera: 3Z, San Juan eta Gisasola egoitzak, Gurutze jubilatuen elkartea… Bakardadeak eraginda zaurgarritasun egoeran dauden pertsona guztien jarraipena egiteko sistema bat sortu dute, eta bihar, aurkeztuko dute jendaurrean.