Albisteak

Zestoako zine foruma sortu zela 60 urte

K.Orbegozo-L.Cristobal eta emaztea-G.Garaizabal-M.L.Olaizola- AM.Bergara-P.Echaniz-R.Lizaso J.Gorospe-X.Unanue-M.Paz Elorza-K.Alcorta-M.Castaño

Duela 60 urte, gaurko egunez, eskaini zen Zestoako lehen zine-forum saioa. Hori dela-eta, Xabier Unanuek, herriko zinearen historian adituak eta zine munduko makina bat egitasmoren sortzaile eta partaideak, egun hori gogoratzeko datu xume batzuk bidali dizkigu. Gipuzkoan badira/baziren tradizio handiko zine klub eta zine forum franko eta Zestoako hau da horietako bat.

Hemen Xabier Unanueren testua:

“1962ko azaroaren 23an, Zestoako Elizondo aretoan forum saioko lehen pelikula aurkeztu zen. “EL LAZARILLO DE TORMES” zuen izenburua, eta filmaren zuzendaria Cesar Ardavin zen. Emanaldi ondorengo elkarrizketa, Luis Cristobal donostiarrak, ofizioz abokatuak, zuzendu zuen. Ondorengo urte dezenteetan (1989 ingurura arte) zine zaletasunak jarraipena luzea izan zuen Zestoan, behin baino gehiagotan aipatua izan den bezala. Beraz, aurten betetzen dira 60 urte lehen Forum saio hura eman zela eta
komenigarria litzateke, zerbaiterako balio baldin badu, gogoratzea. Udazkenetik udaberri aldera arte hilean bi zine-forum saio emaldi izaten ziren”.

LUIS CRISTOBAL (Forun saioa aurkezten)

Filmen izenburu batzuk aipatze aldera:
23-11-62 EL LAZARILLO DE TORMES – Cesar F. Ardavin
11-01-63 EL COCHECITO – Marco Ferrari
08-02-63 EL SEPTIMO SELLO  – Igmar Bergam
08-03-63 EL PUENTE – D. Ricki
19-04-63 LA QIMERA DE ORO – Charles Chaplin
17-05-63 DUELO EN EL ATLANTICO – Dick Powel
18-10-63 EL AMARGHO SILENCIO – Guy Green
15-11-63 ROMEO JULIETA Y LAS TINEBLAS – Jiri Meiss
20-12-63 LA ISLA DESNUDA – Kaneto Sindo
17- 01-64 EL EMPLEO – L. Olmi
21-02-64 EL MANANTIAL DE LA DOCELLA – I. Bergman
20-03-64 FRESAS SALVAJES – I. Bergnan
17-04-64 EL PRETENDIENTE – Pierre Etaix
15- 05-64 FUJITIVOS EN LA NOCHE – R. Rossellini
13-11-64 LAS VISITAS DEL PRESIDENTE – Jan Datory
10-12-64 EVA QUIERE DORMIR – Tadeusz Tchelemski
14-01-65 EL AÑO PASADO EN MARIENBAD – A. Resnais
11-02-65 SALVATORE GIULIANO – Francesco Rossi
11-03-65 TODOS A CASA – I. Comencini
08-04-65 YO CONFIESO – Alfred Hitchcock
20-05-65 UN LUNAR EN EL SOL – Daniele Betrie
08-10-65 EL JEQUE BLANCO Federico – Fellini

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide