Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo larunbata, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Taldeak Punto, ta punto antzezlana taularatu zuen Zestoako Kultur Etxean. Hamabi urteko lanari, momentuz, atzo eman zioten bukaera.
Atzo antzeztutako obrak emakume baten bizitza kontatzen du. Emakume batek bizitza osoan zehar topatzen dituen kezka, erabaki edo presioak azaleratzen dituzte. Ikasketak, lana, bikote harremanak … eta hauen inguruko kanpoko iritziak, juzguak. Gogoetara bultzatzen dute ikuslea.
Bukaera hunkigarria izan zuen. 12 urteko ibilbideari agur esan baitzioten. Alaitz Olaizola zuzendariaren lana txalotu zuten antzezleek. Zuzendariak ere hartu zuen hitza eta eskerrak eman zizkien urte hauetan berarekin lanean aritu diren guztiei.