Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, ez dute Koronabirus kasurik atzeman oraindik Zestoan. Gaitza duten herritarren kopurua hazten ari da Urola Kostan. Azpeitian eta Zumaian kasu bana atzematen dute gaur. Getarian ere gaitzak jotako herritar bat dago eta Zarautzen 11 dira infektatuak. Hauek baieztatutako kasuak dira baina kutsatuen kopurua handiagoa izan daiteke. Euskal Herriko gaixo kopurua etengabe hazten ari da. Atzo baino 386 gaixo gehiago daude, 2.067 guztira eta 78 hildako.