Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo jokatu zen binakako pilota txapelketako lehenengo partidua, Zestoako frontoian.
Gaueko lehenengo partiduan Peña II eta Imaz gailendu zitzaizkien 22-11 Arteaga II eta Erasuni.
Partidu nagusian Artola eta Albisu nagusitu ziren Ezkurdia eta Merino II-ren aurka 22-20 irabazita.
Antolatzaileek nahi baino jende gutxiago hurbildu zela adierazi digute, baina bertaratutakoek txapelketako partidu politaz gozatzeko aukera izan zutela. Zestoako Pilota Elkarteak adierazi digu horrelako jaialdiek herria mapan jartzeko balio badute ere, kostu ekonomikoak aintzat hartuta, aurrerantzean gisa honetako jaialdiak antolatzea zaila ikusten dutela. Elkartearen hurrengo helburua Zoro Perietako Jaialdian frontoia “mukuru” betetzea da.