Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtero bezala, aurten ere, Zestoan merkatari elkartea, erosketak herrian egiteak duen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin, Gabonetako zozketarako txartelak banatzen hasi dira.
Elkarteko establezimenduetan egiten diren erosketekin, bezeroek Gabonetako zozketan parte hartzeko txartelak eskuratuko dituzte, doan. Herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro zozkatuko dituzte, 360 euroko bost saritan banatuta. Zozketa, urtero bezala, urtarrilaren 5ean egingo da.