Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoan merkatari elkartea erosketak herrian egiteko kontzientziazio kanpainarako bideo bat egiten ari da, antzerki taldearekin elkarlanean. Datorren larunbatean egingo dute grabaketa. Goizean, hainbat sekuentzia grabatuko dituzte herriko dendetan eta arratsaldean, Erdikalean festa giroko beste sekuentzia bat grabatuko dute. Arratsalderako herritarren parte-hartzea beharrezkoa dutela azaldu dute elkarteko kideek. Arratsaldeko 19:30ean izango da hitzordua eta giro polita nagusituko dela nabarmendu dute. Herritarrak bertaratzeko deia egin dute merkatariek. “Erdikalea beteta ikusi nahi dugu, ea denon artean lortzen dugun” gehitu dute.