Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herritar bat atxilotu du Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz gaur goizaldean Azpeitian, 2017ko Gudari Egunari lotuta. EFE berri agentziak jakinarazi du, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzita. Beste bi lagun ere atxilotu dituzte bata Etxarri Aranatzen eta bestea Gasteizen. EHUren Farmazia, Gizarte Langintza eta Letren fakultatea ere arakatu du poliziak. Polizia operazioa zabalik dagoela jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Ikasle Abertzaleakek jakinarazi du atxilotuetako batek eguerdiko 13:00etan deklaratuko duela Guardia Zibilaren aurrean.
Atxiloketa hauek salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur, arratsaldeko 20:00etarako, plazan.
Argazkia: naiz.eus