Albisteak

Zestoara bizitzera etortzen direnei integrazioa errazteko proiektua lantzen hasi da

Zestoara etorri berrientzat harrera protokoloa martxan jartzeko helburuarekin, hainbat herritar elkartu zen ostegun arratsaldean Zestoako Udalean. Zestoara etortzen direnekin, “harreratik elkar ezagutzarako lehen pausuak ematea eta elkarbizitza hobetzea” landuko dira. Proiektua Udaleko Gizarte Zerbitzuek landuko dute, bina herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango da.

Protokoloa honako printzipio hauetan oinarrituko da: zeharlerrotasuna, osotasuna, euskara eta euskal kultura, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna, parte hartzea eta espazioak artikulatzea.

Protokolo horren bidez, “harrera ez da soilik maila instituzional edo administratiboan eman nahi. Prozesu integral bat izatea nahi da eta horretan herritarrek edo herriko elkarteek zer esan handia dute”. Etorri berriak Udalean erroldatzen direnean gida bat emango zaie, udaleko zerbitzu eta informazio baliagarriarekin eta “ongi etorri” bilera batera gonbidatuko zaie.

Proiektuaren helburua Zestoara etortzen direnei “bidelagunak” aurkitzea ere bada. Bidelagun horiek oso baliagarriak izango lirateke herriko espazio ezberdinak erakusteko, hizkuntza erakusteko, tramiteren bat egiterakoan laguntzeko…

Uztailean egingo den bigarren saioan, gidaren eta ongi etorri saioen edukiak zehaztuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.