Albisteak

Zestoarrak 57. Durangoko Azokan

Gaurtik hasi eta igandera bitartean ospatuko da Durangoko Azokaren 57. edizioa.  Euskal Herriko musikari, aktore zein idazleen lanak izango dira bertan eta horien artean, Zestoako hainbat sortzaile. Kepa Iribar Arroabeko bizilagunak 72 ordu eleberria aurkeztuko du, arratsaldeko 16:30ean Ahotsenea Literatura (musika eskola) gunean.

Bihar, osteguna, Mikel Ibarguren aktoreak Formol konpainiako kideekin batera idatzitako Album liburua aurkeztuko du, eguerdiko 13:00ean leku berean. 14:30ean, Rodeo laukoteak Hybris diskoa estreinatuko du, Ahotsenea Musika (Plateruena) gunean. Ostiral iluntzean Ezpalaken txanda izango da; Hortz aina hots lana aurkeztuko dute, iluntzeko 21:30ean Ahotsenea Musika (Plateruena) gunean.

Bestalde, Nerea Mendizabal abeslari eta idazlea ere azokan izango da. Kaleratu berri duen Ataska edo aska diskoa salduko du Goienkale 53 postuan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide