Albisteak

Zestoarrak Donostiako maratoian

Pasa den igandean jokatu zen Zurich Donostia maratoiaren 42. edizioa. Hiru kategoria ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zen: maratoi osoan, maratoi erdian eta 10 kilometroko proban. Hainbat zestoar izan zen bertan. Dani Mayok, Pedro Cabanillasek, Gorka Errezilek eta Alfonso Ayesak maratoi osoa egin zuten (42 kilometro). Lander Zabala eta Gaizka Kortadik, berriz, maratoi erdian (21 kilometro).

Hemen dituzue zestoarren denborak:

Dani Mayo – 3 ordu, minutu bat eta 58 segundo.
Pedro Cabanillas – 3 ordu 28  minutu eta 30 segundo.
Gorka Errezil – 3 ordu 28 minutu eta 38 segundo.
Alfonso Ayesa – 3 ordu 34 minutu eta 47 segundo.
Lander Zabala – ordubete 28 minutu eta 04 segundo
Gaizka Kortadi – ordubete 33 minutu eta 47 segundo

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide