Albisteak

Zestoarrak ez direnek eros ditzakete datozen asteetako kontzertuetarako sarrerak

Gaurtik aurrera, Belako, Nøgen, Bulego, Manitu eta Zea Mays taldeen kontzertuetarako sarrerak erosteko aukera dute Zestoan erroldatuta ez daudenek. Orain arte, Zestoan erroldatutako herritarrek soilik izan dute sarrerak erosteko aukera. Sarrerak turismo bulegoan eskura daitezke, hamar euroren truke.

Gaur, ostirala, hasiko da “Udan zer Zestoan?” egitarauaren baitan antolatutako kontzertu sorta. Trikidantz taldea plazako oholtza gainera igoko da iluntzeko 22:00etan. Doako kontzertua izango da baina bertaratzeko aurrez izena ematea komeni da 943 86 88 12 telefonoan. Hilaren 28an, Bulego eta Nøgenen txanda izango da; irailaren 4an, Zea Maysen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da eta irailaren 11n, berriz, Manitu eta Belakoren doinuak entzun ahal izango dira.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide