Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, igandea, 27. Lilatoia burutu zen Donostian. 5.000 emakumek hartu zuten parte lasterketan. Korrika aritu zirenen artean, nola ez, Zestoako emakumeak.
Egunerokotasunean oztopo ugariri egin behar izaten diete aurre emakumeek, atzokoan, eguraldiari. Eguraldi kaskarrari aurpegi ona jarri eta gogotsu parte hartu zuten. Urtean egun batez, behintzat, kaleak hartu zituzten emakumeek, lasterketako protagonistak izan ziren.
Senior kategorian Maitane Gerrero hernaniarra iritsi zen lehengoa metara eta beteranoen kategorian, Lourdes Artola zizurkildarra. Antolatzaileen arabera, aurreko urtetik, %25 igo da parte hartzea.
Hemen herriko korrikalariak, atzoko protagonistak!
IRUZKINDU