Albisteak
Zestoarrak Marea Urdinean igerian
— 2018-07-09Atzo eguerdian iritsi zen Marea Urdina Itzurungo hondartzara. Saturrarango hondartzatik abiatuta iritsi ziren Zumaiara eta han, 70 bat igerilari inguru batu zitzaizkien, horien artean, Gaizka Kordati, Aitor Etxeberria, Dani Mayo eta Mikel Jauregi zestoarrak. Itzurundik Santiagoko hondartzaraino egin zuten igeri zestoarrek, 2 kilometro eta erdi inguru.
Marea Urdina, autismoa duten haurren aldeko ekimena izan da eta bi etapatan, Mutrikutik Hondarribira igeri egitea izan du erronka.Larunbatean, Saturraranen (Mutriku) eta Orio arteko bidea egin zuten, guztira, 27 kilometro. Igandean aldiz, Oriotik irten eta Hondarribira heldu ziren 36 kilometrotako zeharkaldia eginez.
Argazkia: baleike.eus
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide