Albisteak
Zestoarrek aurrera egin dute Donosti Cup txapelketan
— 2016-07-06Donosti Cup futbol txapelketa astelehenean (uztailak 4) hasi zen. Txapelketak ‘Donosti Cup’ izena badu ere Gipuzkoako hainbat herritan ere txapelketako partidak jokatzen ari dira, Iraetako futbol zelaia da horietako bat.
Zestoako taldeak 3 partida jokatu ditu eta txapelketan aurrera egitea lortu du, partida guztiak Iraetan jokatu dituzte. Lehen partida 3 eta 0 irabazi zuten zestoarrek Antigua Luberriren aurka. Bigarren partida 1-1 berdindu zuten Fontsanta Fatjo CD talde kataluniarraren aurka. Eta asteazken goizean 9-0 irabazi dute Ethiopiako Wukro taldearen aurka. C taldeko lehen postua lortu dute 15 urtez azpiko zestoarrek. Hemen sailkapena:
17 urtez azpiko nesken taldeak ere hartu du parte Donosti Cup txapelketan. Hauek ere hiru partida jokatu dituzte astelehenetik asteazkenera, Houston Express (AEB), Fontsanta Fatjo CD (Herrialde Katalanak) eta Guadalajara (Espainia) taldeen aurka. 17 urtez azpiko zestoarrek 3 partidak galdu dituzte eta ez dute aurrera egin txapelketan.
Zestoako taldeen emaitzak hemen kontsultatu ditzakezue.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU