Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoarrek Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren final-laurdenetako joaneko partidak jokatu zituzten joan den asteburuan Zestoako kiroldegian.
Gomazko palako taldeak, Hernaniren aurka jokatu zuen, eta 1-2 galdu zuten: banaka 20-12, binaka 8-20 eta zazpiaren barruan 11-20. Eskuzko taldeak ere ez zuen zorterik izan, eta 1-2 galdu zuten Andoaingo taldearen aurka: kadeteak 22-12, jubenilak 21-22 eta nagusiak 14-22. Itzuliko partidak datorren ostiralean jokatuko dituzte.
Argazkiak: Abantzu