Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako pilotariak aurrera jarraitzen dute Herriarteko Pilota Txapelketan, izan ere, pasa den asteburuan final-laurdenetarako sailkapena lortu zuten. Bihar, larunbata, jokatuko dituzte partida hauek, goizeko 10:00etan hasita, Kiroldegiko Pilotalekuan.
Azken bi asteburuetan jokatutako final-zortzirenetan, Zestoarrek 4-2 irabazi zien Andoaindarrei. Oraingoan, Bergara izango dute aurkari eta final-laurdenetan ere, aurreko faseko pilotari berdinak izango dira protagonistak. Kadete mailan, Urrestilla eta Zabala lehiatuko dira. Jubeniletan, berriz, Azkue eta Uria eta nagusien mailan, Sasiain eta Odriozola izango dira Zestoako ordezkariak.