Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kobaz Koba Traileko izen-ematea zabalik dago dagoeneko zestoarrentzat gaurtik aurrea. Azaroaren 14tik 21era bitartean eman ahal izango dute izena Zestoako Kiroldegian. Bertan baieztatuko dute errolda, eta, horri esker, ez da udaletxera joan beharrik izango errolda ziurtagiria eskuratzeko.
Zestoarrek errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dute zestoarrak direla egiaztatzeko, baina tramite hori kiroldegian bertan egitea posible izango da, erraztasun gehiago emanez parte-hartzaileei.
Gainerako korrikalarientzat, izen-ematea azaroaren 24tik 30era izango da, www.kobazkobatrail.com