Albisteak

Zentral eolikoen aurkako mendi martxara autobusez joateko aukera ere egongo da

Gipuzkoako Mendiak Aske plataformak deituta, zentral eolikoen aurkako mendi martxa egingo dute datorren urriaren 12an. Sañu Bizirik taldeak bat egin du deialdiarekin,  bertara oinez joateko deia egin dute. Oinez zein bizikletaz joateko aukera egongo da, Azkoititik irtenda. Bestalde, Zestoatik bertatik autobusez joateko aukera izango da.

Goizeko 10:40an irtengo de Zestoatik, eta parte hartu nahi dutenek astelehena baino lehen eman beharko dute izena 671 469 214 telefonoan. Itzulera arratsaldeko 17:00etan izango da. Bertaratzen direnekin haize errota bat osatuko dute, eta horretarako “ahalik eta jende gehiena joateko” deia egin dute antolatzaileek.

Hemen egitaraua:

09:00 Mendi eta bizikleta martxa: Irteera Azkoitiko Anaitasuna esperantzan (Altzibarren)

  • Oinez: Azkoitia-Aizpurutxo-Elosu (9km)
  • Mendiko bizikletaz: Azkoitia-Aizpurutxo-Baztarrika-Elosu

10:40 Autobusa Zestoan

11:00 Autobusa Azpeitiko anbulatorio aurrean

11:15  Autobusa Azkoitiko Anaitasuna espernatzan

12:30 Elosura heldu. Harrera, mokadutxoa aukeran

13:00 Agerraldi kolektiboa

14:00 Bazkaria (norberak emango du etxetik eta denen artean banatuko dute)

17:00 Itzulera

 

Irakurri hemen Saiñu Bizirik taldeak duela egun batzuk argitaratutako gutuna.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide