Albisteak

Zestoatik Bergarako Kilometrotara joateko autobus zerbitzuen informazioa

Igandean, urriaren 2an, Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaia dela-eta, Liola Bidaiaken eskutik autobusen zerbitzu berezia izango da Zestoatik. Joan etorriko txartela 6 euroan izango da. Honako orduetan irtengo dira autobusak Zestoatik:

  • Zestoa: 9.00 / 10.53 / 15.08 (Arocena Hotel aurreko autobus geltokian)
  • Itzulerako autobusak 14.00, 18.00 eta 20.00etan izango dira.

Autobus txartelen erreserbak Loiola Bidaiaken Azkoitiko bulegoan (Ibaiondo kalea, 9 zbk) edo Arroabeko Sansinenea Erreka industrialdeko Alekar gasolindegian egin daitezke. Loiola Bidaiakekin kontaktuan jarri nahiko bazenute deitu 943 852 212 telefonora.

Girotzen joateko, hemen duzue Kilometroak 2016 jaiaren bideoklipa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide