Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astea joan da aurreko ostiralean Zestoako AEK-ren 10. urteurrena eta Danbolinen 25. urteurrena ospatu genituenetik. Aurkitu dute euren txokoa emoziek gure bihotzetan, eta baita oroitzapenek gure gogoan ere. Ederra izan zen, udazkeneko hotzean bihotzak bete-bete eginda, zestoarren epeltasuna jaso genuen beste behin ere. Esker hitzak besterik ez zaizkigu etortzen.
Mila esker gurekin ospatzera etorri zineten guztioi! Eta, nola ez, esker bereziak festa posible egin zenuten guztioi!
Danbolin eta AEK-ko zestogileoi, beste hamaika urtez, Zestoa euskararen zumitzez osatzeko gogoa piztu diguzue!