Albisteak

Zestoko bizilagunek %50eko deskontua izango dute Ekainberriko sarreretan

Zestoako herriguneko eta auzoetako bizilagunek Ekainberri bisitatzeko sarreretan %50eko deskontua izango dutela jakinarazi du Arazik. Egungo egoera dela eta, zerbitzuak moldatu dituztela jakinarazi dute. Ekainberri bisitatzeko erreserba egiten dutenek Ekain Fast zerbitzua kontratatu ahal izango dute: Ekaingo kobazuloaren erreplikara bisita gidatua, eta Euskal Herriko Labar Artearen Erakusketa Gelara eta dendara sarrera.
Gainera, goizez eta arratsaldez Ekain Abentura saio bana ere eskainiko dira, historiaurreko biziraupen teknikak (sua nola egin, nola ehizatu eta margotu) ikasteko. Bisitak ordubete inguru iraungo du.

Informazio gehiagorako deitu 943 86 88 11 telefono zenbakira edo klikatu hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide