Albisteak

Zoroperiak 2016 – Egitaraua

Datorren astelehenean, Abenduak 26, Zoroperiak ospatuko dira Zestoan. Hemen duzue egitaraua:

  • 9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 9:00etan hasita. XXVII. Barazki eta fruta lehiaketa. Parte-hartzaileak: Errezilgo Azoka; Jose Antonio Elosegi, Oñatibitxiki (Gabiria); Ezozi Etxeberria, Aritzaga baserria (Soraluze); Karmen Etxeberria, Etxagueazpikoa baserria (Bergara); Jose Lonbide, Ibargoia (Aramaio).
  • 9:00etan hasita. Urolako XIX. Ezti lehiaketa, liztor asiatikoaren inguruko erakusketa, erlauntzako produktu desberdinen onuren informazioa, eztien dastaketa gidatua eta umeentzako kandela tailerra.
  • 9:00etan hasita. XVIII. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horrez gain, Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.
  • 11:00etatik 13:00etara. Eliza irekita egongo da jaiotza ikusteko.
  • 11:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.
  • 12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
  • 12:15. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.
  • 12:30etik 13:30era. Photocall saioa. Baserritar jantziz joatea gomendatu dute.
  • 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
  • 17:15. Kiroldegira kalejira, txarangarekin.
  • 17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta. Palaz herriko neska-mutilak: Josu Rodriguez eta Leire Lopetegi Mikela Diaz eta Maialen Etxeberriaren aurka. Pilota partida profesionalak, eskuz: Ugalde eta Erostarbe Jaka eta Tolosaren aurka.
  • 17:30. Pitussa clown kontalaria umeentzat, Kultur Etxean.
  • 20:00. Obaneuke erromeria, udaletxeko arkupetan, afal ordura arte.
  • 22:00. Obaneuke erromeria, udaletxeko arkupetan.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.