Albisteak

Zoroperiak 2018 – Egitaraua

Abenduaren 26an Zestoan Zoroperiak ospatuko ditugu.

Jakoba Errekondo etorriko da aurten gure azokara. Postuan landareei lotutako argitalpenak salgai izango ditu: Landareak Lantzen 2019ko urte osoko lanen agenda, 2019ko Ilargiaren Egutegia eta Bizi Baratzea entziklopedia edo kontsultarako liburua. Bestalde, Jakoba Errekondok zuzenean eskainiko du landareen kontsultategia eta postura gerturatzen direnak landareei buruzko galderak eta zalantzak argitu ahalko dituzte.

Agustin Ostolaza harri-jasotzaileari omenaldia. Berari buruz idatzitako liburu ederra aurkeztuko da udaletxeko areto nagusian eta abenduaren 29an, bere jaioterrian, Arroan, egingo zaio omenaldia, eta herri kirol ekitaldia ere izango da.

Gainontzeko egitaraua:

9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
XXIX. Barazki eta fruta lehiaketa.
Urolako XXI. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza
produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. / Erlauntzako produktuen dastaketa. /
Haurrentzako tailerrak.
XX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko
izango dira.

11:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.

11:30etik 13:00era ‘photocall’ saioa. Baserritar jantziz joatea komeni da.

12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.

12:00. Agustin Ostolaza harri-jasotzaileari buruzko liburuaren aurkezpena, udaletxeko areto nagusian.

12:00. UNIRAID abentura solidarioko kideak Marokoko basamortuan banatzeko eskola material bilketa egingo dute liburutegi aurrean; margoak, koadernoak, motxilak…

13:00. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.

13:00. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.

17:30. ‘Ganbaran’ ipuin kontaketa, antzerkia eta txotxongiloak nahasiz, Kultur Etxean.

18:00. Bertso poteoa Jon Maia eta Iñaki Apalategi bertsolariekin.

19:30 Gabezin plaza taldea, udaletxeko arkupetan, afal ordura arte.

22:00 Gabezin plaza taldea.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide