Albisteak

Zortzi positibo detektatu dituzte Zestoan asteartetik ostegunera bitartean

Positibo kopuruak gora egiten jarraitzen du herrian eta intzidentzia tasa 642,01ra iritsi da.

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian kaleratu ditu Covid-19aren inguruko azken berriak. Txosten horren arabera, Zestoan zortzi kasu positibo atzeman dituzte asteartetik ostegunera bitartean: bi asteartean, eta hiruna asteazkenenean eta ostegunean. Hori horrela, 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 642,01 igo da.

Eskualdean 51 kasu atzeman zituen Osasun Sailak atzo egindako PCR  eta antigeno frogetan: hamar Azkoitian, lau Azpeitian, bederatzi Zumaian, bana Getarian eta Aizarnazabalen, hamasei Zarautzen eta zazpi Aizarnazabalen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide