Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren astean, Zubimusu kalean asfaltatze lanak egingo ditu Udalak. Hori dela eta Zubimusu kalean ezingo da aparkatu martxoaren 14tik 17ra, goizeko 7:30etatik 19:00tara bitartean. Asteartean hasiko dira errepidea eta aparkalekuak asfaltatzeko lanak. Obra hauek direla eta honako oharrak kontutan hartzea eskatzen die Udalak herritarrei:
– Martxoaren 14tik 17ra, asteartetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 19:00tara ezingo dira autoak aparkatu Zubimusu kalean.
– Iluntzeko 19:00etatik goizeko 7:30ak arte aparkatu daitezke autoak.
– Zubimusu kaleko autoen trafikoa bi norabideetan irekita mantenduko da (modu txandakatuan).