Albisteak

Zuhaitz Eguna ospatu dute Arroabean

Larunbat goizeko 10:00etan ekin zioten Zuhaitz Egunari Arroabean. Eguraldia lagun, herriko plazan bildu ziren eta handik Olaeta kalera zuzendu ziren, zuhaitz landaketarekin hasteko. Bi urki eta bi erramu landatu zituzten Olaetan. Jarraian, herriko sarreran dagoen belardian loreak landatu zituzten.

Hamaiketakoaren ondoren ekainaren 11ean Arroabean ospatuko den Eskola Txikien festarako loreak prestatu zituzten: loreak prestatu, margotu eta, ondoren, zelaian landatu.

Arratsaldeko 16:00etan zirko tailerra izan zen umeentzako. Umeek primeran pasa zuten eta asko disfrutatu zuten. Eta eguna borobiltzeko erromeria izan zen haur eta helduentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide