Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zuhaitz Eguna ospatuko dute datorren igandean, hilak 4, Arroabean Sukulupe Guraso Elkarteak antolatuta.
Goizeko 11:00etan hasiko dira zuhaintzak landatzen. Amaitu ostean, plazan elkartuko dira hamaiketako txiki bat egiteko. Aurten industrialdeko bide berrian landatuko dituzte zuhaitzak. “Auzotar guztiak, gaur, gazte,heldu, denog gonbidatuta zaudete” azaldu du Sukulupe Elkarteak.