ZUHAITZ EGUNA ZESTOAN

ZUHAITZ EGUNA antolatu du Astindu taldeak. Herriko hainbat puntutan landatuko ditugu zuhaitzak. Bost izango dira, bakoitzak balore bat hartzen duela: elkartasuna, parekidetasuna, etorkizuna, aniztasuna eta eraldaketa soziala. Gure ondorengoei utzi nahi diegun Zestoan balore horiek loratzea dugu helburu, eta horretarako gaur hasi behar dute arbola hauek errotzen, biharko Zestoak berauetatik arnasa har dezan. Hitzordua igande honetan, apirilaren 24, goizeko 11:00etan izango da plazan. Gonbidapena bidali nahi diegu herritar guztiei, haur eta heldu gerturatu daitezen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide