Zuk ere euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi duzu?

Oraintxe duzu aukera! Ostiral honetan, azaroak 20, abiatuko da Euskaraldia 2.0 edizioa.Gogoratu, izena eman behar duzu, internet bidez, formulario honetan:  Aldez aurretik, zer rol aukeratuko duzun erabaki behar duzu. Rolak konpromisoa dakar:

Behin izena emanda, behar izanez gero, hauek dira txapa jasotzeko orduak eta tokiak:

  • Azaroak 19, osteguna:
    • 09:00-10:00 Gurutzeaga kalean, markesina inguruan
    • 16:30-18:00 Axun Arrazola plazako jolas-parkean
  • Azaroak 20, ostirala:
    • 09:30-11:00 Herriko plazan

 

Euskaraldia

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide