Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Saharako egoera salatzeko elkarretaratzea deitu dute Sahara Euskadi Mugimenduak eta Daralhi elkarteak larunbat honetarako. Zumaian izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan, Beheko plazan. Zestoako WADNA elkarteak bat egin du elkarretaratzearekin eta zestoarrei bertaratzeko deia luzatu die.
Bestalde, WADNA elkarteko kideek azaldu dute jendea behar dutela eta herritarrak taldean parte hartzera gonbidatu dituzte. Eskuartean lan asko dutela adierazi dute eta interesa dutenek taldekoren batekin kontaktuan jartzeko eskatu dute.