Albisteak

Zumaiako Telmo Deun Arraun elkarteak Zestoara zabaldu du izen ematea

argazkia: Baleike

argazkia: Baleike

Telmo Deun Arraun elkartetik, denboraldi berriari begira, izen emate epea irekitzen dutela jakinarazi digute. Beti izan da joera zestoarren artean arraunera Zumaiara gerturatzekoa eta horregatik izen ematea ireki dela jakinarazteko eskatu digute lerro hauen bitartez.

2009 urtetik aurrera jaiotakoek izango dute horretarako aukera eta esteka honetan sartuta eman ahalko da izena: https://forms.gle/4TbyFX43jyYSisCHA

Zalantzak argitzeko, honako helbide honetara idatzi daiteke: telmodeunae.harrobia@gmail.com

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide