Zure seme-alaben jolas gogokoena zurekin jolastea delako

Errementoarrak

Bihar, apirilak 21, Errementoarrak egitasmoaren lehenengo saioa egingo dugu. 17:15ean izango da eta ordubeteko iraupena izango du.

HH adinako haur eta beren gurasoei (edo haurra zaintzen dutenei) zuzendutako saioak izango dira. Elkarrekin jolasteko. Izan ere,

Seme-alabekin jolastea garrantzitsua da, beste familiekin batera egiten badugu, jolasa baino askoz gehiago izango da.

Komunikatzen eta elkarri laguntzen ikasteko. Jolasak harremanak hobetzen ditu eta harreman berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu.
Autoestimua indartzeko. haurra inportante sentitzen da denbora eskaintzen zaionean, eta berarekin jolasten garenean.
Haurraren aldartea hobetzen du. Gurasoekin jolasten diren haurrak zoriontsuagoak dira.
Gaitasun sozialak garatzen dira jolasean, komunikatzen, hitzen txandak errespetatzen, arazoak eta oztopoak gainditzen…

Gure seme-alabekin jolastea ez baita inoiz denbora galtzea izango.

Jolas parkean, 17:15-18:15
– Apirilak 21 eta 27
– Maiatzak (4 edo 5), 9, 15, 26 eta 31

Programazioa eta koordinazioa: Jauzika Heziketa Elkartea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide