ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA OSATZEKO DEIALDIA.

 

ZESTOA FUTBOL TALDEA

ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA OSATZEKO DEIALDIA.

Zuzendaritza batzordearen mezua:

Lerro hauen bitartez azken urteotan lanean aritu den Zuzendaritza Batzordeak, denboraldi honen bukaeran bere jardunari amaiera emango diola adierazi nahi du.


Zuzendaritza taldea, batzorde berria osatzeko edo datozen urteetan lanerako prest dagoen jendearen bila dabil. Zuzendaritza Batzordeko partaide izan nahi duen edonork, gaur egungo zuzendaritzarekin jarri beharko du harremanetan (628198680 Jexux) .

Egungo Zuzendaritza Batzordeak prestutasun guztia azaldu nahi du datozenekin.

Zuzendaritza Batzorde berria osatu ezean , futbol taldeen inguruko azken erabakiak ekainean hartuko dira.

Aldez aurretik eskerrik asko.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan gurekin egon diren guraso,entrenatzaile,delegatu,epaile eta laguntzaileei egindako lan guztiagatik.

Mila esker

Aupa Zestua!!!

 

Zestoan 2019ko maiatzaren 10ean

ZESTOA FUTBOL TALDEKO ZUZENDARITZA




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide