Zuzendaritza taldearen komunikatua
Zestoa FT— 2023-03-20Zestoa futbol taldeko zuzendaritza batzordeak gogoratu nahi du irekita jarraitzen duela datorren denboraldirako batzorde berri bat osatzeko deialdiak.
Dagoeneko martxoan sartuta gaude eta oraindik ez dago datorren denboraldirako lan talde berririk finkatuta. Aurreko komunikatuan aipatu moduan egungo batzordeko pertsona batzuk laguntzeko prest daude.
Garrantzitsua da lan taldea berria ahal den azkarrena osatzea eta martxan jartzea datorren denboraldiari begira.
Beraz, pertsonaren bat interesatuta baldin badago gurekin kontaktuan jartzera animatzen dugu.
ZESTOA FUTBOL TALDEKO ZUZENDARITZA BATZORDEA
Egin zaitez bazkide
