Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur, igande goizean zehar Danbolineko webgune honetan eman dugun albistea ez dela zuzena adierazi du Mikel Arregi alkateak, txio bidez. PCR proga egitera deituta zeudela genion 13 eta 40 urte bitarteko zestoar, getariar eta zumaiar guztiak. Mikel Arregi alkateak jakinarazi duenez, ez da horrela: “Zenbait komunikabidek osakidetzak Zestoan 13 eta 40 urte bitartekoak PCR proba pasatzera deituko dituela zabaldu dute. Osasun sailarekin harremanetan jarri ondoren, albistea ezeztatzeko moduan gaude”.
Barkamena eskatu nahi du Danbolinek nahasmena sortu dion edonori.