Albisteak
Herriko argiak aldatzen hasi dira
— 2018-10-22Pasa den astelehenean (hilak 15) hasi ziren langileak herrian LED sistemako argiteria jartzen. Gorka Unanue, hirigintzako zinegotziaren esanetan, pare bat hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko. “Materiala iristen doan heinean ari dira langileak lanean eta Gabonak aldera bukatzea aurreikusten dugu” azaldu du Unanuek. 2017ko uztaileko plenoan erabaki zen herriko argiteria publikoa pribatizatzea, EAJren aldeko 6 eta EH Bilduren aurkako 5 botorekin.
Pasa den astean 25 farola inguru jarri zituztela adierazi du zinegotziak. Parkean, San Joan bidean edota autobus geltoki inguruan jada aldatu dituzte farolak eta datozen asteetan herri guztian sistema berria ezarriko dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide