Albisteak

Zestoarrak 52. Durangoko Azokan

Asteazkenetik igandera ospatuko da Durangoko Azokaren 52. edizioa “Sormenaren lurraldea” lelopean. Euskal Herriko musikari, aktore zein idazleen lanak izango dira bertan, Durango kulturzaleen topagune bihurtuz. Enekora, Rodeo eta Berriketan taldeetako musikariek eta Amancay Gaztañaga eta Mikel Ibarguren Z U L O film laburreko zuzendari eta aktoreek euren lanak aurkeztuko dituzte.

Rodeoko parteideak “Rodeo” euren lehen diskarekin izango dira Durangon. Ostilarean, abenduaren 8an eskainiko dute zuzeneko kontzertua Ahotsenea gunean arratsaldeko 19:00etatik 19:30ak arte. Euskarazko stoner rocka izango da entzungai bertan, ahots melodiko eta gitar soinu grabeez lagunduta.

Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako Z U L O film laburraren emanaldia izango da abundaren 9an, larunbata, arratsaldeko 18:00etatik 18:30ak bitartean. Buruhandi eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen duen labur hau azokako Irudienea gunean izango da ikusgai.

Enekorako kideek berriz,  “Maitatzen nahiago” diska berria aurkeztuko dute Ahotsenean abenduak 10, igandea, arratsaldeko 16:20etatik 16:50ak arte. Taldearen bigarren diska hau koran eta arpa afrikarrean oinarritzen da. Afrikako, arabiako eta perkusio latinoekin beteko dute eszenatokia.

Azkenik, Berriketan taldeko musikariak euren diska salgai izango duten azokan, autoekoizpenak sailean.

 

Abenduak 8, ostirala 19:00-19:30 > Rodeo

Abenduak 9, larunbata 18:00-18:30 > Z U L O

Abenduak 10, igandea 16:20.16:50 > Enekora

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide