Albisteak

ENEKORA taldeak disko berria aurkeztuko du ostiral honetan

ENEKORA taldeak “Maitatzea nahiago” disko berria aurkeztuko du ostiral honetan Azpeitiko Soreasu Antzokian 20:00etan hasita. Behin diskoa aurkeztuta taldekideak “aurkezpen bira bat antolatzen ari gara gure lana Euskal Herrian barrena zabaltzeko. ENEKORA ikus-entzunezko ikuskizun bat da. Munduko musika, proiekzioak eta dantza uztartzen ditugu, musika eta mugimendua uztartuz, kontzertua bidai bat izan dadin. Instrumentu nagusia Kora izeneko afrikako arpa aintzindari bat da, bere melodi zoragarriekin kulunkatuz.”
“Banda formatu eder honetan kontzertua lasai bezain mugitua eta indartsua da. Erantzun oso ona izaten ari da publikoan eta taulagain berrien bila gabiltza” adierazi dute taldekideek.
Azpeitiko kontzertuaren ondoren honako saio hauek izango dituzte:
  • Azaroak 23 DONOSTIA Doka kafe-antzokian
  • Abenduak 2 GORLIZ 20:00 “Euskararen eguna” 
  • Abenduak 10 DURANGO 16:20 “Azoka” Ahotsenean
  • Abenduak 16 GASTEIZ “Aitzina Folk” Oihaneder antzokian
  • Urtarrilak 12 BILBO Hacerian

Taldearen inguruko informazio guztia enekora.com webgunean.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.