Albisteak

Zinebi jaialdian “Euskal zuzendari onenaren” saria irabazi du ZULO film laburrak

Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzendutako ZULO film laburrak “Euskal zuzendari onenaren” saria irabazi du Bilboko Zinebi jaialdian. Ostiralean Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian jaso dute saria.

Film labur horrekin irabazten duten bigarren saria da Zinebin eskuratu dutena. Duela aste batzuk Lekeitioko Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenaren saria irabazi zuten.

Hemen ikus dezakezue ZULO filmeko zuzendari eta protagonistei egin genien elkarrizketa.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.