Zestoak aurrera egiteko behar duen taldea!!!

✅Garikoitz Mendizabal Etxeberria (alkategaia), Montse Atxega Etxebeste, Eva Mangas Beobide, Dani Peñas Hilario, Itziar Elorza Nieto,  Xabier Gallastegi Idigoras,  Karmelo Mendizabal Irigoyen, JaquelineZunzuegi Courts, Asier Mendia Uranga, Rosa Irazabal Garmendia, Juan Mª Aramendi Agirrezabalaga eta Josetxo Mendizabal Irigoyen(Ordezkoa).
#konpromisoa, #umiltasuna eta #eskarmentua dira gure taldearen ezaugarri nagusiak. #zestoa ezagutzen dugu, herria eta bere auzoak maite ditugu. Ikuspegi zabala eta anitza dugu dauden beharren inguruan: bai erdigunekoak, eta baita auzoetakoak ere.
#Herrigintzan edota #udalgintzan aritutakoak gara guztiak. Elkarlanean eta auzolanean sinesten dugu, eta konbentzituta gaude gauzak egiteko beste modu bat merezi dugula Udalean: , , .
Kudeaketa eraginkorragoa behar dugu, zestoarron aniztasuna errespetatuko duena. Eta hortarako esparru ezberdinetan duten eskarmentuzko pertsonek osatzen duen taldea dugu: Gizarte zerbitzuak, arkitektura, energia, kultura, kirola, enpresa mundua…
⏩#ZestoaAurrera egiteko behar duen talde dugu eta horretarako lan egingo dugu!!!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide