Albisteak

200 lagunetik gora bildu ziren atzo Txoko feministak deitutako elkarretaratzera

“Elkartasunaren aurka erasorik ez. Jar gaitezen euren oinetan” lemapean elkartu ziren atzo plazan Zestoako Txoko feministak antolatutako kontzentraziora. Deialdian esaten zenez, “Zestoan badira emakume bati babesa emateagatik salaketa jaso duten herritarrak, eta ozen esan nahi dugu elkartasuna ez dela delitua eta ezin dela kriminalizatu”.

Herri harresi bat irudikatuz borobilean bildu ziren bertaratutakoak eta erdiko korro txikiago batean, ekimenarekin bat egin zuten talde ezberdinetako ordezkariek ekarpenak irakurri zituzten. Txaloka hasi ziren bertaratuak bozgorailutik atxikimendua eman dutenen izenak esaten hasi zirenean; Zestoako Gaztetxea, Zetoako Caritas, Fiare, Danbolineko erredakzioa, Urola Erdiko EH Bildu, Portale kultur elkartea, Basanderiek Azpeitiko txoko feminista, LAB, Azkoitiko Sostenipe txoko feministak, Fundizio Musika Elkartea, Zestoako dantzariak, Batukadako kideak, Eromenen batzorde eta zuzendaritza, Grises eta Rural Zombis musika taldeak, Urola Kostako ELA, Malen etxea, Zestoako taberna eta tabernariak…

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide