Albisteak
Olentzero eta Gabon kantak, han eta hemen
— 2018-12-24Gaur egun guztian zehar entzungo ditugu herri eta auzoetan gabon kantak. Egin dezagun errepaso bat:
Arroabean, auzoko etxe eta baserrietara joango dira gabon kantekin bazterrak alaitzera goizeko 9:00etan hasita. Bombas Azkue lantokitik hasiko dira eta ondoren Arroabean kotxeak utzita jarraituko dute. Haur txikiak dituztenak kotxez egingo dituzte zati batzuk.
Iraeta eta Arroagoikoek aurten ere elkarrekin ospatuko dute abenduaren 24ko goiz hau. Iraetarrek auzoan abestuko dute eta ondoren Arroagora igoko dira, 12:30ak aldera etorriko baita Olentzero Matraka baserri aldetik. Arroagoiko eliz atarian jasoko ditu gutunak.
Zestoan, goizeko 11:00ak aldera kultur etxetik aterako dira katekesi taldekoak kantuan. Eguerdiko 13:00etan kontzertua eskainiko dute Zestoako banda eta Gabon Abesbatzak. Arratsaldeko 17:00etan aterako dira Gabon Abesbatzakoak kantuan eta 20:00ak alderako espero da udaletxe azpira iristea. Olentzero berriz, 18:00ak aldera iritsiko da Lau Iturrira. Ez du ordu zehatzik, gehiegi ilundu aurretik iritsi nahiko luke Lau Iturrira. Trikitilarien doinuan iritsiko da plazara eta han jasoko ditu haur guztien gutunak.
Egin zaitez bazkide