Albisteak

2018ko Udal aurrekontuen igoera onartu du Udalbatzak aldeko 6 eta kontrako 5 botorekin

2018ko Udal aurrekontuen igoera onartu zuen atzo Udalbatzak, EAJren aldeko 6 eta EH Bilduren kontrako 5 boterekin. Guztira 1.201.285,45 eurotako igoera izango da. 5.525.746,87 eurokoa zen aurrekontua eta zifra honi atzo onartutako igoera gehituz gero, 6.727.032,32 eurotan geldituko da.

Mikel Arregi EH Bilduko zinegotziak bere garaian kiroldegiko obraren kudeaketa ekonomikoarekin eta 2018ko Udal aurrekontuekin ados ez zeudela azaldu zuen, eta beraz, ez zutela atzo Udalbatzan proposatutako igoera onartzen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide