Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Martxoaren 17rako deitutako greba orokorraren harira, Euskal Herriko Kontseilu Sozialista ere mobilizaziora batu da. Horren baitan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak hainbat ekimen antolatu ditu eskualdean, eta Zestoan ere jarduerak egingo dituzte bihar goizean.
Antolatzaileen arabera, mobilizazioen helburua egungo testuinguru ekonomiko eta sozialaren aurrean langile klasearen antolakuntza eta borroka indartzea da. Horregatik, herritarrak animatu dituzte greban parte hartzera eta antolatutako ekimenetan zein Donostian egingo den manifestazioan bat egitera.
Zestoan honako egitaraua prestatu dute:
08:00 – Piketeak herriko plazatik abiatuta
09:30 – Gosaria Gurutzean
10:00 – Kotxe kedada Gurutzean, Donostiako mobilizaziora joateko (Zestoako infogunea bertan egongo da)
Eskualdeko ekimenak amaitutakoan, parte-hartzaileek Donostiara joango dira eguerdian egingo den mobilizazio nagusira. Manifestazioa 11:00etan abiatuko da Donostiako Boulevardetik.