Albisteak
2024ko Danbolin egutegiak salgai daude Potxolo, Portale eta Laiaken
— 2023-12-04Aurten ere atera ditugu egutegiak eta dagoenekoz salgai jarrita daude.
Momentuz, Potxolo eta Laiak dendetan eta Portale tabernan jarri ditugu salgai, 10 euroan.
Urteroko argazki zaharrez gain, Eloy Erentxun eta Pili Alkortaren bi margolan ere sartu ditugu aurten, kolore pixka bat emateko gure egutegiari.
200 egutegiko tirada dugu, beraz, erosteko asmotan bazara, azkar ibili!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide