Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako AEK euskaltegiko kideak arkupetan izango dira bihar ostirala, azaroak 28. 18:30etik 20:30era jarriko dute arropa probatzeko eta saltzeko postua, Danbolinekin elkarlanean antolatu dugun urteurren festan.
24. Korrikako kolore desberdinetako kamiseta mahuka motzak nahiz luzeak, kirol-jertseak, eta osagarriak salduko dituzte, hala nola lepokoak eta galtzerdiak. Helduentzako nahiz haurrentzako produktuak erosi ahal izango dira bertan.
Gainera, 24. Korrikako petoak ere eskuratu ahal izango dira bertan. Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika.